Itxi

Beste kirolak

Golfa

Carlota Ciganda, zazpigarren Hedwallek irabazi duen Espainiako Irekian

EITB Media

Caroline Hedwall suediarrak bereganatu du garaipena, berdinketa hausteko laugarren zuloan Morgane Metraux mendean hartuta. Ciganda iazko garaileak zazpigarren amaitu du txapelketa.

  • Carlota Ciganda

    Carlota Ciganda, Espainiako Irekiko azken jardunaldian. Argazkia: EFE

Caroline Hedwalek irabazi du Espainiako Irekia, azaroaren 24 eta 27a artean Malagan jokatu dena. Carlota Ciganda zazpigarren izan da eta ezin izan du errepikatu iaz lortu zuen garaipena.

Hedwall suediarrak 274 kolpeko txartelarekin bereganatu du garaipena, berdinketa hausteko laugarren zuloan Morgane Metraux (274) suitzarra mendean hartuta. Hirugarren postua Linn Grant (275 kolpe) suediarrarentzat izan da.

Carlota Ciganda txapelketa irabazteko aukerekin iritsi da azken jardunaldira. Azken-aurreko egunean lehen postuetara gerturatu zen Nafarroakoa, maila ona erakutsita. Hala ere, ezin izan du txapelketa irabazteko lehian egon. Amaieran, zazpigarren postuan bukatu du Cigandak 279 kolpeko txartelarekin, Maja Starkekin eta Carla Tejedorekin berdinduta.