Itxi

Beste kirolak

Boxeoa

Jon Fernandezek agur esan dio Espainiako txapeldunaren gerrikoari Samuel Molinaren aurka galdu ostean

EITB Media

Etxebarrikoak galdu egin du Molinaren aurkako borrokaldia, eta ezin izan du berritu pisu superaineko titulua. Epaileek aho batez erabaki dute Malagakoa izan dela irabazlea, puntuetara.

  • Samuel Molina eta Jon Fernandez

    Samuel Molina eta Jon Fernandez, borrokaldian. Argazkia: EITB Media

Jon Fernandezek agur esan dio pisu superaineko Espainiako txapeldunaren gerrikoari, igande (abenduak 4) goizaldean Malagan Samuel Molinaren aurkako borrokaldia galdu ostean.

Borrokaldia parekatua izan da hasieratik amaieraraino, eta epaileek aho batez erabaki dute Malagako boxeolaria izan dela irabazlea, puntuetara. Epaileen erabakiz, Molina izan da nagusi, 96-94, 97-93 eta 96-94ko puntuazioarekin.

Ondorioz, Samuel Molina da pisu superarineko Espainiako txapeldun berria.