Itxi

Beste kirolak

ESKUBALOIA

Bera Berak 3 goleko desabantaila irauli beharko du Besançonen aurka, Europan jarraitzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Super Amara Bera Berak talde frantziarraren aurka jokatuko du igandean, eta Europa Ligarako sailkapena lortzeko, joaneko partidako emaitza (32-29) irauli beharko dute.

  • Bera Bera Europa

    Bera Bera Europa. Argazkia: @BalonmaBeraBera

Super Amara Bera Berak Europa Ligako multzoen fasera sailkatzeko aukerak ditu igande honetan, baina ez du partida erraza izango Besançon talde frantziarraren aurka; hiru goleko desabantaila irauli beharko du Donostian jokatuko den neurketan, joaneko 32-29ko emaitzaren ondoren.

Partida zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en, 12:10etik aurrera.

Frantziako taldeak hobeto jokatu zuen bere kantxan. 9 tantoko abantaila izatera iritzi zen azken txanpan, baina asko lasaitu ziren, eta Imanol Alvarezek zuzentzen duen taldea partidan sartu zen.

Euskal taldeak ez du inoiz jokatu Europa Ligako multzoen faserik eta lehenengoz lehiatu nahi da txapelketa horretan.

Super Amara Bera Berak nahikoa denbora izan du partida hau prestatzeko, Guerreras Ligako partiden datak aldatu baititu, atseden egun gehiago edukitzeko.