Beste kirolak
Diru arazoak
Itxakok ez du Txapeldunen Liga jokatuko
ETB
Ligako onenak ezin izango du kantxa gainean meritu osoz lortutako txartela erabili, klubak ez duelako behar adinako babesik lortu.
-
Itxakoren artxiboko irudia. Argazkia: EITB
ABF Ligako egungo txapeldunak, Itxakok, ez du Txapeldunen Liga jokatuko. Diru arazoek bultzatutako erabakia da, erabaki zaila. Ligako onenak ezin izango du kantxa gainean meritu osoz lortutako txartela erabili, klubak ez duelako behar adinako babesik lortu.
Itxakok oraindik ez du erabaki EHF Kopan, Europako bigarren mailako txapelketan, arituko den edo ez. Jardutea erabakitzen badu, uztailean eman beharko du izena.