Itxi

Beste kirolak

Atletismoa

Europako Atletismo Txapelketa laburtua hasiko da Helsinkin

Erredakzioa

Naroa Agirrek eta Alazne Furundarenak Olinpiar Jokoetara joateko aukera dute, domina lortzen badute.

  • Naroa Agirre. Argazkia: Espainiako Atletismo Federazioa.

    Naroa Agirre. Argazkia: Espainiako Atletismo Federazioa.

Europako Atletismo Txapelketa ospatuko da Helsinkin, asteazkenetik igandera. Lehiatzeko modu berriari esker, aurten Europako Txapelketa Olinpiar Jokoak baino hilabete lehenago izango da. Horregatik, Helsinkiko Txapelketak ez ditu martxa eta maratoia hartuko, Olinpiar Jokoei begira indarrak berreskuratzeko denbora gehiegi eskatzen duten probak direlako. Hemendik aurrera, txapelketak bi urtean behin izango dira, eta proba horiek lau urtero korrituko dira.

Antolatzaileek atletismoa jendearengana hurbildu eta lehiaketa sistema modernizatu nahi dute. Europako Txapelketak ohi baino lau egun gutxiago iraungo du (bederatzi izan beharrean, bost) eta proben artean denbora laburragoa itxaron beharko da. Dominak estadiotik kanpo banatuko dira, publikotik hurbilago.

Naroa Agirre pertika-jauzilariak eta Alazne Furundarena korrikalariak (4 errelebuko 100 eta 400 metroko probetan arituko da) Olinpiar Jokoetara sailkatzeko aukera dute. Horretarako, domina lortu behar dute Helsinkin, Espainiako Atletismo Federazioak aditzera eman duenaren arabera.