Itxi

Beste kirolak

Golfa

Rahmek agur esan dio Match Play txapelketari Horschelen aurka galdu ostean

EITB Media

Jon Rahmek porrota jaso du Billy Horschelen kontra jokatutako 2. multzoko 3. jardunaldiko partidan eta txapelketatik at geratu da. Bizkaitarrak galdu egin zuen Fowlerren aurka lehen jardunaldian, Mitchelli irabazi zion bigarrenean eta galtzaile izan da Horschelen kontra hirugarrenean.

  • Jon Rahm

    Jon Rahmen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Jon Rahm WGC Match Play txapelketatik at geratu da ostiral honetan, martxoaren 24an, Billy Horschelen aurka galdu ostean. Ondorioz, bizkaitarrak agur esan dio Austingo (Texas) torneoari.

Rahmek garaipena behar zuen final-zortzirenetarako txartela eskuratzeko 2. multzoko hirugarren jardunaldian, baina ezin izan du Horschel mendean hartu. Jon Rahm seigarren zuloan soilik izan da nagusi, eta galtzaile atera da bigarren, bosgarren, zortzigarren, hamargarren, hamaikagarren eta hamalaugarren zuloetan. Horrenbestez, lau zulo jokatzeko geratzen zirela lortu du garaipena Horschelek, bost zulotan nagusituta.

Beraz, Rahmek agur esan dio txapelketari lehen jardunaldian Ricky Fowlerren aurka galduta, bigarrenean Keith Mitchelli irabazita eta hirugarrenean Billy Horschelen kontra porrota jasota.