Itxi

Beste kirolak

Golfa

Rahmek The Players txapelketa utzi du gaixotasunagatik

I. G. | EITB MEDIA

Arrazoiak oraindik zehazteke daudelarik, Barrikako golflariak "gaixotasunagatik" utzi behar izan du bertan behera txapelketa, PGA Tourrek sare sozialen bidez adierazi duenez.

  • Jon Rahm

    Jon Rahm. Foto: EFE

Jon Rahmek Ameriketako Estatu Batuetan jokatzen ari zen The Players txapelketa utzi behar izan du ostiral honetan, PGA Tourrek sare sozialen bidez adierazi duenez.

Txapelketak ez du Rahmek pairatutako eragozpenei buruzko xehetasunik eman, baina Estatu Batuetako hedabideek diote urdaileko arazoa dela.

Bizkaitarrak, denboraldi hasiera honetan sasoirik onenean dagoena eta 2023an hiru txapelketa irabazi dituenak, ostegunean hasi zuen The Players txapelketa, Chad Ramey lehen liderrarengandik zazpi kolpera.

Kanpaina honetan, Rahmek Sentry Tournament of Champions, The American Express eta Genesis Invitational konkistatu ditu.