Itxi

Beste kirolak

Finalera

Radwanskak eta Serena Williamsek Wimbledoneko finala jokatuko dute

Erredakzioa

Agnieszka Radwanska Poloniako tenislariak eta Serena Williams estatubatuarrak jokatuko dute Wimbledoneko emakumezkoen finala.

  • Serena Williams. Argazkia: EFE

    Serena Williams. Argazkia: EFE

Agnieszka Radwanska poloniarrak, munduko hirugarren sailkatuak, Wimbledoneko finala jokatzeko txartela lortu du. Radwanskak Angelique Kerber alemaniarra 6-3 eta 6-4 gainditu du, eta Londreseko txapelketako finala aurrenekoz jokatuko du.

Poloniako tenislaria Australiako Irekiko final-laurdenetan hiru alditan izan da, eta Wimbledoneko final-laurdenetan bi alditan. Hori dela eta, finala jokatzea "ametsa2 dela onartu du Radwanskak.

Serena Williamsek Victoria Azarenka 6-3 eta 7-6(6) gainditu du, eta estatubatuarrak Radwanskaren aurka jokatuko du Londreseko belarreko final handia.