Itxi

Beste kirolak

Guerreras Iberdrola Liga

Bera Berak Motive.co Gijon kanporatu du eta Ligako finalerdietarako sailkatu da

EITB MEDIA

Imanol Alvarezen jokalariek, final laurdenetako kanporaketaren itzuliko partidan, Donostian, 30-31 galdu duten arren; Gijonen 21-31 nagusitu zen Gipuzkoako taldea. Atticgo BM Elx ala Conservas Orbe Porriño aritu dira nor baino nor gehiago, Bera Berarekin batera, finalera heldu nahirik.

  • Bera Bera, aurreko partida batean, artxiboko irudian. Argazkia: EITB Media.

    Bera Bera, aurreko partida batean, artxiboko irudian. Argazkia: EITB Media.

Super Amara Bera Berak Motive.co Gijon kanporatu du larunbatean, Guerreras Iberdrola Ligako final laurdenetan, eta, horrenbestez, Ligako finalerdietarako sailkatu da. Laurdenetako kanporaketako itzuliko partidan, Imanol Alvarezen jokalariek 30 eta 31 galdu dute dute Motive.co Gijon, Donostian, Gascan, eta, baina, hala ere, finalerdietarako sailkatzea lortu dute; joanekoan, hamar goleko aldea erdietsi zutelako, apirilaren 28an, Asturiasen, 21-31 irabazita.

Gipuzkoarrek ez dute batere eroso jokatu asturiarren aurka, bana joaneko 10 goleko errentak lasaitasuna eman die. Lehen zatian oreka izan da nagusia eta markagailuan ez da alde handitik egon. Atsedenaldia 16 eta 17 izan dira aurretik asturiarrak.

Bigarren zatian, Bera Bera atzetik joan da lehen minutuetan, baina ondoren 24na egin dute eta aurretik jarri dira. Bi goleko errenta alde izan dute azken minutuetan, baina asturiarrek emaitza irauli dute eta azkenean 30 eta 31 gailendu dira. Hala ere, ez da kanporaketari buelta emateko nahikoa izan, eta finalaurrekorako txartela gipuzkoarrek poltsikoratu dute.

Aurkaria

Finalerdietan, Bera Berak Atticgo BM Elx ala Conservas Orbe Porriño izango du aurkari; larunbat gauean zehaztuko dute bi talde horietako zeinek egiten duen aurrera, eta Elxek, oraingoz, lau goleko abantaila du, joanekoan 20-24 nagusitu baitzen.

Kopa irabazita, Bera Berak, honela, sendo jarraitzen du Liga ere bereganatzeko lehian. Finalerdietako kanporaketa hiru partidara jokatuko dute, hilaren 13an,19an eta 21ean, azken hori beharrezkoa izango balitz. Hori dela eta, Bera Berak astebete barru ekingo dio finalaurrekoari.