Itxi

Beste kirolak

Golfa | PGA Txapelketa

Jon Rahmek hasiera txarra izan du Oak Hillen, 76 kolpe (+6) behar izan baititu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Adrian Otaegui donostiarra ere gaizki hasi da txapelketan, bost bogey eginda 75 kolpeko (+5) txartela aurkeztu baitu.

  • Jon Rahm

    Jon Rahm. Argazkia: EFE

Jon Rahm bizkaitarrak hasiera kaskarra izan du ostegun honetan PGAko txapelketan, denboraldiko bigarren major txapelketan, 76 kolpeko txartela (6 parraren gainetik) sinatu baitu, bi birdie, sei bogey eta bogey bikoitz bat eginda, lehen egunean Rochesterreko Oak Hill Country Clubean (AEB).

Rahmek 10. zuloan lortutako birdie batekin hasi du jardunaldia, baina hor amaitu da hasiera ona.

Ondoren, hondoratzea iritsi da hiru bogey jarraian eginda 16, 17 eta 18. zuloetan, beste bi jarraian 2. eta 3. zuloetan, bat gehiago 6.ean eta bogey bikoitza eginda 7.ean. Birdie batek eten du lehen jardunaldiko joera txarra, 8.ean.

Larunbat honetan, Barrikako jokalariak magia egin beharko du moztuta ez geratzeko, asteburuan jokatu ahal izateko, 70 onenak eta berdinduta daudenak pasatzen baitira hurrengo txandara.

Bestalde, Adrian Otaegui donostiarra ere gaizki hasi da txapelketan, bost bogey eginda 75 kolpeko (+5) txartela aurkeztu baitu.