Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Jabeurrek Vondrousova izango du aurkari Wimbledoneko finalean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Tunisiarrak 6-7 (5), 6-4 eta 6-3ko emaitzarekin garaitu du Aryna Sabalenka, munduko sailkapeneko lehen postura igotzea eragotziz.

  • Ons Jabeur

    Ons Jabeur. Argazkia: EFE

Ons Jabeur tunisiarrak 6-7 (5), 6-4 eta 6-3 irabazi dio Aryna Sabalenkari, eta Wimbledoneko finalera itzuliko da urtebete geroago.

Jabeurrek porrotetik bi jokotara egon da bigarren setean, eta buelta eman dio partidari bielorrusiarrak Roland Garroseko finalerdietan jasan zuenaren oso antzeko partidan.

Ikusleak alde zituela eta txapelketa honekin kontu bat egiteke zuen sentsazioarekin, Jabeur eroso ibili da pista gainean eta Sabalenka baino askoz hobea izan da, beti atzetik eta akatsak gehituz.

Hala ere, ez da erraza izan afrikarrarentzat, bost puntuko partida behar izan baitu garaipena lortu eta urtebete geroago finalera itzultzeko. Porrot honek, gainera, Sabalenka munduko sailkapeneko lehen postura igotzea eragozten du.

Finalean, Jabeurrek Marketa Vondrousova izango du aurrez aurre, Svitolina mendean hartuta, 1963tik titulurako lehiara iritsi den lehen ez zerrendaburua izan delarik.