Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Bera Bera-Mecalia Atletico Guardes, eskubaloiko Erregina Koparen final laurdenetan

EITB MEDIA

Astearte eguerdian egin dute zozketa Donostiako Aquariumean. Maiatzaren 10etik 12ra jokatuko dituzte fase honetako partidak, Gipuzkoako hiriburuko Donostia Arenan.

  • Bera Bera taldearen artxiboko irudia

    Bera Bera taldearen artxiboko irudia

Super Amara Bera Berak Mecalia Atletico Guardes izango du aurkari Erregina Koparen 45. edizioko final laurdenetan, astearte eguerdian Donostiako Aquariumen egindako zozketaren emaitzaren arabera.

Honela geratu dira final laurdenetarako sailkatutako zortzi taldeen parekatzeak. Maiatzaren 10ean izango dira norgehiagokak, Donostia Arenan:

KH7 BM Granollers - Elda Prestigio

Conservas Orbe Rubensa Porriño - Caja Rural Aula Valladolid

Atticgo BM Elche - Costa del Sol Málaga

Super Amara Bera Bera - Mecalia Atlético Guardes

Finalaurrekoak maiatzaren 11n izango dira, eta final handia, igandean, maiatzaren 12an.

2022ko edizioari dagokionez, Conservas Orbe Rubensa Porriño eta Elda Prestigio dira bi nobedadeak. alde antolatzaileak ezingo du aukeratu koadroaren zein alde nahiago duen, nahiz eta ibilbide osoan lokal gisa jardungo uper amara Bera Bera eta KH7 BM Granollers bi zerrendaburuak izango dira moduan eta bigarrena Kopako txapeldunorde gisa, antolatzaileak eta txapeldunak talde bera delako.

Eskubaloiko Erregina Koparen zozketa

Eskubaloiko Erregina Koparen zozketa

Kadete mailako lehiaketa

Zozketa horren aurretik, kadete mailako taldeek euren lehiaketako koadroa ere ezagutuko dute. Kasu honetan, zortzi taldeak bi multzotan banatuko dira, bakoitzak 20 minutuko hiru partida jokatuko ditu Josean Gasca kiroldegian eta multzo bakoitzeko irabazleek Illunben jokatuko den finalean neurtuko dituzte indarrak, senior finala baino lehanago.

Honela banatuta geratu dira taldeak:

A Taldea

Mecalia Atlético Guardés

Atticgo BM Elche

Caja Rural Aula Valladolid

KH7 Bm Granollers

B Taldea

Conservas Orbe Rubensa Porriño

Elda Prestigio

Lacturale Bera Bera

Costa del Sol Málaga