Itxi

Beste kirolak

Xabalina-jaurtiketa

Manu Quijerak Espainiako Txapelketa irabazi du, bosgarrenez

AGENTZIAK | EITB Media

78,65 metroko marka lortu du hirugarren jaurtiketan, eta nagusitasun handiarekin gailendu da Jaengo Angel Cortes kirol-instalazioetan jokatutako xabalina-jaurtiketako proban.

  • Manu Qujera, Grupoempleo Pamplonako xabalina-jaurtitzaikea. ARGAZKIA: BAT Basque Team

    Manu Qujera, Grupoempleo Pamplonako xabalina-jaurtitzaikea. ARGAZKIA: BAT Basque Team

Manu Quijera nafarrak xabalina-jaurtiketako Espainiako Txapelketa irabazi du bosgarrenez, larunbat honetan, otsailaren 24an, Jaenen. Hirugarren jaurtiketan egindako 78,65 metroko markarekin bereganatu du garaipena.

Quijerak du 2024ko munduko marka onena, 79,96 metroko jaurtiketarekin. Pablo Costas izan da bigarren, 72,33 metroko jaurtiketa eginda. Horrez gain, Nico Quijerak, txapeldunaren anaiak, brontzezko domina zintzilikatu du, hirugarren amaituta, 69,67 metroko markarekin.

Titulu hau lortu baino lehenago, Manu Quijerak neguko Espainiako Txapelketa irabazi zuen 2017, 2020, 2022 eta 2023 urteetan.