Itxi

Beste kirolak

2. denboraldia

Etorri "Harri Herri" saioaren grabaziora asteburuan, Asteasun

EITB MEDIA

Martxoaren 1ean eta 2an, Asteasuko pilotalekuan jokatuko dute harri-jasotze txapelketaren finalaurrekoa, 19:00etatik aurrera. Sarrera librea izango da.

  • "harri Herri"ko 1. denboraldiko irabazleak

    "harri Herri"ko 1. denboraldiko irabazleak

Euskal Telebistak martxan jarri du "Harri Herri" saioaren bigarren denboraldia, iazko arrakastaren ostean. Hori dela eta, saioaren grabaziora joateko gonbitea egin du. Hitzordua aste honetan izango da, martxoaren 1ean eta 2an, ostiralean eta larunbatean, alegia.

19:00etan hasita, finalaurrekoak jokatuko dituzte Asteasuko pilotalekuan, eta sarrera librea izango da, bertatik bertara bizi nahi duen ororentzat.

Lehen edizioan, Ergobia eta Etxauri taldeek eskuratu zuten txapela, final estuak jokatuta.