Itxi

Beste kirolak

Asobal Liga

Bidasoa jaun eta jabe izan da Anaitasunaren aurkako derbian (42-33)

EITB Media

Bidasoa Irun hasieratik joan da garaipenaren bila, eta ez dio inolako aukerarik eman Helvetia Anaitasunari. Iruindarrak azkenera arte saiatu dira, baina beti joan dira irundarren atzetik markagailuan.

  • Bidasao Irun eta Helvetia Anaitasuna partidaren hasiera. Argazkia: @CDBidasoaIrun

    Bidasao Irun eta Helvetia Anaitasuna partidaren hasiera. Argazkia: @CDBidasoaIrun

Bidasoa Irunek 42-33 irabazi dio Helvetia Anaitasunari, ostiral arratsaldean bi euskal taldeek Artaleku kiroldegian jokatu duten derbian, Asobal Ligako 23. jardunaldian, eta, ondorioz, bigarren tokian jarraitzen du sailkapen nagusian.  

Etxekoak hasieratik izan dira nagusi, eta bisitariak beti joan dira atzetik markagailuan. Lehendabiziko laurdenean, zazpi goleko aldea (14-7) lortu du Bidasoak, eta errenta handiagoarekin iritsi da atsedenaldira: 23-12.

Aldageletatik bueltan, partida ez da aldatu. Irungo taldeak bizitasunez jokatzen jarraitu du, eta abantailari eutsi dio; 32-22 izan dira aurretik 45. minutuan.  

Azkenean, 42-33 nagusitu da Bidasoa, eta emaitza horri esker, bigarren lekuan jarraitzen du Asobal Ligako sailkapenean, 36 punturekin. Anaitasuna, berriz, zortzigarren tokian dago, 22 punturekin, atzetik dituen arerioek asteburuan egingo dutenaren esperoan.