Itxi

Beste kirolak

GOLFA

Scheffler izan da nagusi Augustako Mastersean; Rahm eta Olazabal, 45 geratu dira

AGENTZIAK | EITB MEDIA

27 urteko golf jokalari estatubatuarrak par azpitik lau kolpetara osatu zuen azken erronda, eta 277 kolpeko txartelarekin amaitu zuen (par azpitik 11 kolpe). Ludvig Aberg suediarra izan zen bigarren; hirugarren postuan, Fleetwoodek, Homak eta Morikawak berdinduta bukatu zuten.

  • Rahmek, iazko txapelduna, jantzi zion jaka berdea Schefflerri

    Rahmek, iazko txapelduna, jantzi zion jaka berdea Schefflerri. EFE

Scottie Scheffler estatubatuarra izan zen nagusi igandean Augustako Mastersa. 80 aste daramatza munduko sailkapeneko lehen postuan, eta orain dela bi urte irabazi zuen lehen aldiz txapelketa hau. Azken erronda par azpitik lau kolperekin bukatu zuen, guztira 277ko txartela sinatuta (-11).

Ludvig Aberg (24 urte) suediarra izan zen bigarren, par azpitik 4 kolperekin. Hirugarren postuan, berriz, hiru golflarik amaitu zuten berdinduta (-4): Tommy Fleetwood ingelesak, eta Max Homa eta Collin Morikawa estatubatuarrak.

Jon Rahm euskal golflariak ez zuen txapelketa ona egin, par gainetik 9 kolpera bukatu baitzuen (txapeldunaren txarteletik 20 kolpera), 45. postuan eta garaipenerako aukerarik gabe. Barrikakoak jarri zion jaka berdea irabazleari, iazko irabazle gisa hala zegokiolako.

Bestetik, Jose Maria Olazabal euskal jokalariak ere 45. tokian bukatu zuen, par gainetik 9 kolpera. Azken egunean, zelaiko par bat lortu zuen (72 kolpe), hiru birdie eta hiru bogey eginda.