Itxi

Beste kirolak

MAIATZAREN 31TIK EKAINAREN 2RA

Bidasoak ID Energy Caserío Ciudad Real izango du aurkari, Errege Kopako final-laurdenetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lehiaketa maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean izango da Jaengo Olivo Arenan.

  • Bidasoa denboraldi honetako Asobal Kopan. Argazkia: EFE

    Bidasoa denboraldi honetako Asobal Kopan. Argazkia: EFE

Bidasoa Irunek ID Energy Caserío Ciudad Real taldearen aurka jokatuko du maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean jokatuko den 2023/2024 denboraldiko Errege Kopako final-laurdenetan.

Txapelketako final-laurdenak maiatzaren 31n jokatuko dira, eta kanporaketa hori gaindituz gero Bidasoak, hurrengo egunean, ekainaren 1ean, Barça-Frigoríficos del Morrazo kanporaketako irabazlearen aurka jokatuko du, Errege Kopako finalean lekua bilatzeko, ekainaren 2an jokatuko dena.

Koadroaren beste aldeari dagokionez, batetik, BM Logroño La Rioja eta Fraikin BM Granollers izango dira aurrez aurre eta, bestetik, Bathco BM Torrelavega eta REBI Balonmano Cuenca.