Beste kirolak
Londreseko Joko Paralinpikoak
'Jendearen ongi etorria sinestezina izan da Londresen'
@IsuskoAB
Amaia Bilbao bermeotarra medikua izan da Londreseko Joko Paralinpikoetan Txinan izan zen bezala.
-
Amaia Bilbao
Amaia Bilbao Monasterio bermeotarra da eta 35 urte ditu.
Medikuntza ikasi zuen, Loiun eta Basurton, gero, kirol-medikuntza egitera Madrilera abiatu zen eta han kirol-federazio ezberdinekin harremana euki zuen, hala nola, tiroko eta piraguismoko federazioekin, baina azkenean indarrak atletismoan eta paralinpikoetan jarri ditu batez ere.
Bederatzi urte darama Amaia Bilbaok mundu honetan lanean: ‘2003tik, Espainiako Atletismo Federazioara lotuta egon naiz, Jaurtiketako adin gutxikoen maila eramaten alde batetik, eta selekzio nazionalaren eguneroko lanarekin beste aldetik’.
Espainiako Batzorde Paralinpikoak (CPE) 2006ean kirol-medikuntza zerbitzua sortu zuen, bertan, sei medikuk eta sei fisiok osotzen zuten taldea. ‘Gaur egun, talde berdina jarraitzen dugu, baina jende gehiago behar denez, taldea handitzen joan da. Adibidez, Londresera, 5 mediku eta 12 fisio joan gara 165 kirolari zaintzeko’, argitu digu Amaiak.
Halere, bermeotar honentzat Londresekoak ez dira aurreneko Jokoak izan, ‘mundu honetan dudan esperientzia nahiko osoa dela uste dut. Nazioarteko lehiaketa asko ditut gainean, eta nazional guztiak noski... baina Londres ez dira nire lehenengo Paralinpiar Jokoak; 2008an Txinan egonda nago ere’.
‘Londresen onena eta apagarriena jendearen ongi etorria izan da, sinestezina benetan. Egunero instalazioak jendez gainezka zeuden, kriston giro ona, inoiz ez duguna ikusi’.
Aurtengo Jokoak bereziak izan dira oso eta alde gehienak onak izan badira alde txar bat izan du ere, ‘Alde txar bat, zeozer esateagaitik... jatekoa agian... nahiz eta aukera handia euki, lehenengoko aste biak igarota, ez zenekien zer jan! Une goxoak, pilo bat: 42 dominak, zure kirolariak pozik ikustea.... Une latzak badaude, baina arin ahaztu behar dituzu, ze lan asko dago egiteko’.