Beste kirolak
Davis Kopa
Espainiak Davis Kopako finala jokatuko du
Erredakzioa
Almagroren eta Ferrerren garaipenekin 2-0 aurreratu zen Espainia AEBetako taldearen aurka. Binakakoa amerikarrek irabazi zuten (2-1), baina azken partidan Ferrerrek finalerako txartela lortu du.
-
Espainiako taldea Davis Kopako finalerako sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE
Ostiralean David Ferrerrek, 4-6, 6-2, 6-2 eta 6-4 irabazi zion Sam Querreyri, eta Nicolas Almagrok, 6-4, 4-6, 6-4, 3-6 eta 7-5 irabazi zion Isnerri. 2-0 hasi zen irabazten Espainia. Larunbatean, ordea, AEBetako taldeak binakako partida irabazi zuen eta aldeak murriztu zituen (2-1). Bryant anaiek 6-3, 3-6, 7-5 eta 7-5eko emaitzarekin irabazi zuten Marcel Granollersen eta Marc Lopezen aurkako partida.
Igandean, David Ferrerrek eskuratu zuen finalerako txartela. Ferrerrek 6-7 (3), 6-3, 6-4 eta 6-2ko emaitzarekin irabazi zion Isnerri, eta finalerako txartela eman zion Espainiari (3-1).