Itxi

Beste kirolak

Golfa

Europak irabazi du Ryder Cup txapelketa

Erredakzioa

Jose Maria Olazabal gipuzkoarrak zuzendutako taldeak susperraldi historikoa lortu du.

01:37
Olazabalek Seve Ballesterosi eskaini dio garaipena, negar-malkotan

Europa nagusitu da aurtengo Ryder Cup golf txapelketan. Ostiraletik Medinahn (Chicago) jokatu da, eta Europak Martin Kaymer alemaniarraren putt-ari esker irabazi du. Jose Maria Olazabalek zuzendutako taldeak susperraldi historikoa lortu du.

Larunbatean 10-6ko markagailuarekin bukatu eta gero, motibatuagoa egin zion aurre Europak igandeko hitzorduari. Olazabalek Severiano Ballesterosi eskaini nahi izan dio garaipena (14,5 -13,5).