Itxi

Beste kirolak

Maisuen Grand Slama

Carlsenek Caruana gainditu du lehen jardunaldian

Erredakzioa

Caruana italiarrak lidergoan jarraitzen du, 11 punturekin, eta bigarren postuan Magnus Carlsen norvegiarra dago, 9rekin.

  • Magnus Carlsen. Argazkia: EFE

    Magnus Carlsen. Argazkia: EFE

Magnus Carlsen norvegiarrak mendekua hartu eta Fabiano Caruana gainditu du Bilbon jokatzen ari den xakeko Maisuen Grand Slamean. Beste bi partidak (Francisco Vallejo-Viswanathan Anand eta Levon Aronia-Sergei Kariakin) berdinketan bukatu dira.

Bigarren itzuliko lehen jardunaldian eman diren emaitzekin, Caruanak jarraitzen du lidergoan, 11 punturekin, eta bigarren postuan Carlsen dago, 9rekin. Ondoren, Aronian, Anand, Vallejo eta Kariakin daude.

Bilboko Alhondigan jokatuko da Maisuen Grand Slamaren bigarren itzulia, hurrengo larunbata arte.