Beste kirolak
Autobiografia
Bere buruaz beste egiteko zorian egon zela aitortu du Ian Thorpek
Erredakzioa
Bere buruaz beste egiteko tokiak eta moduak aztertu zituela onartu du Australiako igerilariak. Era berean, depresioak alkohola edatera bultzatu zuela aitortu du.
-
Ian Thorpe. EFE
Bere autobiografia idatzi du kirolariak, baina oraindik ez da argitaratu. Bere buruaz beste egiteko tokiak eta moduak aztertu zituela onartu du 30 urteko igerilariak, Sydney Morning Herald egunkariak gaur jakitera eman duenez.
"Lo egiteko modu bakarra zen. Gauero ez zen gertatzen, baina bai askotan, batez ere 2002 eta 2004 artean, Atenasen dominak defendatzeko entrenatzen ari nintzela. Alkohola edaten nuen, betik bakarrik eta zoritxarrean murgilduta", azaltzen du igerilariak.
This Is Me: The Autobiography liburuan depresioak ezkutatu zituela azaltzen du australiarrak. Gurasoek ezer ez zekitela onartu du eta depresioek hilabete bateko iraupena zutela erantsi du,