Itxi

Beste kirolak

Maisuen finala

Carlsen norvegiarrak berriro irabazi du Bilboko xake txapelketa

Erredakzioa

Carlsen FIDE rankingeko liderra da eta bi partida azkarrak irabazi dizkio Caruanari; izan ere, bi jokalariek ligaxka 17 punturekin berdinduta amaitu dute.

  • Magnus Carlsen. EFE

    Magnus Carlsen. EFE

Magnus Carlsen norvegiarrak bigarren urtez jarraian Maisuen V. Finala irabazi du Bilbon. Fabiano Caruana italiarra berdinketa hausteko partidan azpiratu du Carlsenek.

Carlsen FIDE rankingeko liderra da eta bi partida azkarrak irabazi dizkio Caruanari; izan ere, bi jokalariek ligaxka 17 punturekin berdinduta amaitu dute.

Norvegiako jokalari gazteak txapela jantzi du berriz Bilboko Alondegian.