Beste kirolak
Igandean
Parte-hartzea handia izango da Behobia-Donostia
Erredakzioa
25.000 korrikalarik hartuko dute parte, eta Donostiako Boulevarderaino 20 kilometro egin beharko dituzte.
Irteera 10:30ean emango da, ohikoa den baino ordu erdi lehenago, eta korrikalariek 20 kilometro egin beharko dituzte Donostiako Boulevarderaino.
Ibilbidea:
KM 1.- Irteerako zuzengunea Bidasoa ibaiaren ondotik. Guztiz laua.
KM 2.- Irungo Nafarroa Hiribidean hasten da eta hiri erditik doa, jendez beteriko kale artean. 200 metrotako igoera txiki bat du haseran.
KM 3.- Lehen zatia aldapa gora -300 bat metro- eta ondoren Irungo Bentetakok igoera eta jexkera txikiak.
KM 4.- Beherantza behin Irun atzean utzita.
KM 5.- Aldapa behera haseran eta gero laua.
KM 6.- Gaintxurizketako igoeraren hasiera. Desnibel txikia.
KM 7.- Gaintxurizketako igoeraren lehen zatia. (klik irudia)
KM 8.- Gaintxurizketa Gainera heltzeko azken metroak eta Lezoko errepidearen igoera eta jeitsiera gunearen (50 eta 100 m bitarteko aldapatxoak).
KM 9.- Lezoko errepideko aldapatxoen gunea (klik irudia). Bigarren anoa-postua.
KM 10.- Lezoko errepideko aldapatxoen gunea. Azkarregi igotzen badira gehiegi nekatu gaitezke.
KM 11.- Azken aldapa eta Lezoranzko jeitsiera. Ikusle ugari.
KM 12.- Laua igoera txiki batekin Pasaiako Portuan sartu aurretik. Giro oso ona.
KM 13.- Pasaiako Portua. Guztiz laua. Zorua irregularra, trenbideak gurutzatzen direlarik.
KM 14.- Pasaiako Portuko zuzengune handia. Guztiz laua.
KM 15.- Portuaren azken zatia. Guztiz laua.
KM 16.- Pasaiako Trintxerpe auzotik. Mitrakruz Gaineko igoera motz eta gogorraren hasera. Giro oso ona.
KM 17.- Mirakruz Gaina. Igoera gogorraren bukaera eta Donostiranzko jeitsiera luzearen hasera.
KM 18.- Jesitsieraren azken zatia Groz auzorantz eta Nafarroa Hiribidetik Zurriola hondartzaranzko zuzengunea goranzko desnibel txiki batekin. Heomugaraino errepidearen bi aldeak jendez beteta.
KM 19.- Azken zuzengunea guztiz laua, ¡IA BERTAN GAUDE!. Zurriola Hiribidea. Kursaal Kongresu Jauregia, Kursaal Zubia eta Boulevardeko Zumardia. Ikusle asko, musika, giro ona eta Helmuga.
KM 20.- HELMUGA. Boulevardeko Zumardia, Garibai kalearen parean.