Itxi

Beste kirolak

Atletismoa

Jaume Leiva eta Oihana Kortazar nagusi Behobia-Donostian

Erredakzioa

Lasterketako 48. edizioak inoizko parte-hartzerik handiena izan du. Euria lagun zutela, 21.425 lagunek ekin diote Behobiatik Donostiarako bideari.

00:24
Oihana Kortazar

Jaume Leiva Kataluniako korrikalaria izan da irabazlea Behobia-Donostian. Faboritoen artean zen eta ordu bat, minutu bat eta 37 segundotan bakar bakarrik iritsi da helmugara.

Nesketan, Oihana Kortazar gipuzkoarra nagusi izan da. Behobiako 48. edizio honek inoizko parte-hartzerik handiena izan du. Euria lagun zutela, 21.425 lagunek ekin diote Behobiatik Donostiarako bideari.

Lasterketak ez du historia handirik izan. Jaume Leivak eta Marc Roigek aurrea hartu dute 5. kilometroa baino lehen. Asier Cuevas eta Alberto Revuelta euskal korrikalariak erritmoari eusten saiatu dira, baina ez dute lortu. Leivak Roig atzean utzi du eta helmugara bakarrik heldu da.

Laura Garcia eta Claudia Behobide faboritoak ziren, baina hirugarren eta laugarren sailkatu dira hurrenez hurren. Horrela, Oihana Kortazar mendi lasterketetako munduko txapeldunak garaipena lortu du.

Pertsona bat arin zauritu da helmugan korrikalarien eta publikoaren gainean erori ostean, haize bolada batek bultzatuta.

Sailkapenak:

Gizonezkoak:
1. Jaume Leiva 1.01:33
2. Marc Roig 1.03:02
3. Daniel Bayon 1.03:24
4. David Garcia 1.03:26
5. Alberto Revuelta 1.03:30
6. Kike Sebastian 1.03:52
7. David Martin 1.03:57
8. Asier Cuevas 1.04:01
9. Salaheddine Hmatou (MAR) 1.04:13
10.Elias Dominguez 1.04:18

Emakumezkoak:
1. Oihana Kortazar 1.14:45
2. Nerea Oñatibia 1.15:58
3. Laura García 1.16:13