Itxi

Beste kirolak

Areto futbola

Brasilek Espainiari irabazi dio eta munduko txapeldun izendatu da

Erredakzioa

Munduko Txapelketako irabazlea, luzapenean erabaki da. Brasilek partida amaitzeko hogei segundo falta zirenean sartu du garaipena eman dion gola.

  • Brasileko jokalariak Espainiaren aurka lortu duten garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Brasilek irabazi du Areto futboleko Munduko Txapelketa. Finalean, 3-2 irabazi dio Espainiari, eta brasildarrak izendatu dira munduko txapeldun.

Partida parekatua izan da, eta bi selekzioek ikuskizun bikaina eskaini dute. 2-2ko emaitzarekin amaitu da partida, eta luzapenean erabaki behar izan da irabazlea. Brasilek luzapena buktzeko hogei segundo falta zirenean sartu du garaipena eman dion gola. Netoren golak eman dio titulua Brasileko selekzioari.

Fitxa teknikoa:

2 - Espainia: Juanjo, Aicardo, Fernandao, Kike, Alemao (hasierako bostekoa), Cristian, Ortiz, Torras, Álvaro, Miguelin, Lozano, Borja, Lin eta Rafa (pt).

3 - Brasil: Tiago, Gabriel, Simi, Fernandinho, Neto (hasierako bostekoa), Guita, Frankling, Ari, Rafael, Vinicius, Je, Falcao, Wilde eta Rodrigo.

Epaileak:
Hector Rojas (PER), Marc Birkett (ENG) eta Sergio Cabrera (CUB).

Golak:
0-1, 24. min: Neto. 1-1, 29. min: Torras. 2-1, 30. min: Aicardo. 2-2, 36. min: Falcao. 2-3, 49. min: Neto.