Beste kirolak
Pragan
Txekiar Errepublika Davis Kopako txapeldun izendatu da
Erredakzioa
Radek Stepanekek, 6-4, 7-6 (0) 3-6 eta 6-3 irabazi dio Nicolas Almagrori finaleko bosgarren partida, eta titulua eman dio bere selekzioari. Espainia txapeldunorde izendatu da.
-
Txekiar Errepublika, 2012ko Davis Kopako txapelduna. Argazkia: EFE
Txekiar Errepublika izendatu da Davis Kopako txapeldun, finalean Espainiari irabazita (3-2). Radek Stepanekek lortu du puntu erabakiorra, finaleko azken partidan Nicolas Almagrori irabazita. Espainia izan da 2012ko Davis Kopako txapeldunordea.
Stepanekek, 6-4, 7-6 (0) 3-6 eta 6-3ko emaitzarekin irabazi dio Nicolas Almagrori. Hiru ordu eta berrogeita hamabi minutu behar izan ditu txekiarrak, garaipena lortzeko.
Laugarren partidan David Ferrerrek garaipena lortu du Tomas Berdychen aurka, eta finala parekatu du (2-2). Azken partidan, ordea, Almagrok ez du maila ona eman, eta Txekiar Errepublikak lortu du titulua.