Itxi

Motorra

Bat Formula 2013

Ferrarik Pedro de la Rosa fitxatu du

Erredakzioa

Bartzelonako gidariak Ferrari taldeko autoen probak egingo ditu Marc Generekin batera. Alonsok eta Massak taldeko gidari nagusiak izaten jarraituko dute.

  • Pedro de la Rosa. Argazkia: EFE

    Pedro de la Rosa. Argazkia: EFE

Albisteak (1)

Ferrarik Pedro de la Rosa gidari espainiarra fitxatu du, 2013an Italiako taldeko probatzaile izateko. Stefano Domenicali Ferrariko nagusiak denboraldiaurreko kontzentrazioan eman du berria, eta Pedro de la Rosa Marc Generekin batera arituko da probatzaile lanetan. Fernando Alonsok eta Felipe Massak taldeko gidari nagusiak izaten jarraituko dute.

Bartzelonako gidaria 1998an heldu zen Bat Formulara, Japoniako 3 Formulan titulu garrantzitsuak eskuratuta. Arrows taldean bi urte eman zituen, eta Jaguar-Cosworthen beste bi. Ondoren, McLaren-Mercedes taldek probatzaile gisa fitxatu zuen.

McLaren-en zazpi urte eman ostean, 2010ean Sauber taldeko gidari nagusi izan zen. Berriz ere McLaren taldera itzuli zen, eta iaz HRT taldearekin aritu zen. Pedro de la Rosak, guztira, 107 Sari Nagusi jokatu ditu.