Itxi

Motorra

Adierazpenak

Sebastian Vettelek ez du bere burua faboritotzat hartzen

Erredakzioa

Pozik agertu da Red Bulleko pilotua Melbourneko Alber Park zirkutuan, baina denboraldi honetan izango duten lehiaz ohartarazi du.

  • Sebastian Vettel. Argazkia: EFE

    Sebastian Vettel. Argazkia: EFE

Asteburu honetan hasiko da Bat Formulako denboraldia (Australiako Sari Nagusia) eta Sebastian Vettelek ez du bere burua faboritotzat hartzen: "Une honetan guztiok ditugu aukera berdinak".

Pozik agertu da Red Bulleko pilotua Melbourneko Alber Park zirkutuan, baina denboraldi honetan izango duten lehiaz ohartarazi du. Vettel izan da nagusi azken hiru denboraldietan, baina horrek ez dio konfiantzarik ematen.