Motorra
Istripua
Bi pilotu espainiar zendu dira Estatu Batuetako proba batean
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Bernat Martinezek eta Dani Rivasek istripua izan zuten Laguna Secako lasterketan, eta goizaldean hil dira.
-
Dani Rivas. Argazkia: EFE
Bi pilotu espainiar zendu dira Ameriketako Estatu Batuetako Laguna Seca zirkuituan izandako istripuaren ondorioz. Bernat Martinez eta Dani Rivas pilotuek istripua izan zuten lasterketa abiatu baino ez, eta goizaldean hil dira.
La Gazzeta dello Sport egunkari italiarraren arabera, proba hasi eta gutxira, hain zuzen ere, lehen bihurgunera heltzear zeudenean, tropelaren erdian zegoen pilotuetako bat gelditu egin zen bat-batean, eta bidean traban zegoela, bost piloturen arteko istripua eragin zuen.
Martinez Alberic (Valentzia) udalerrikoa zen, eta Rivas, aldiz, Moañakoa (Pontevedra).
Vídeo del desgraciado accidente de Bernat Martínez y Dani Rivas. http://t.co/ioxwCUtdc4 (vía @fuziondoa). DEP pic.twitter.com/naP2b3jkMn
— Sportyou (@SportYou) julio 20, 2015
Tu no amigo tu no.... No me jodas puta vida de mierda DEP DANI RIVAS Descansa en paz eres y serás grande ¿ pic.twitter.com/JQt3707qfh
— Iago Aspas Juncal (@aspas10) julio 20, 2015