Itxi

Motorra

Errauts hodeiaren ondorioz

Motoziklismoa: Japoniako Sari Nagusia, bertan behera

Erredakzioa

Hurrengo asteburuan jokatzekoa zen eta antolakuntzak ez du oraingoz noiz korrituko den baieztatu, baina urriaren 3an izan daiteke.

Hurrengo asteburuan Japonian korritu behar zen motoziklismoko sari nagusia bertan behera geratu da Islandiako Eyjafjälla sumendiak eragindako errauts hodeiaren ondorioz.

Antolakuntzak ez du oraingoz noiz jokatuko den baieztatu, baina urrian 3an izan daiteke.