Motorra
4,9 kilometro
Gorlako Igoera: Zabaletak, garaipena etxean
K.I.
Erredakzioa
Entrenamenduetan denbora onena egin ondoren, lehen igoera ofizialean 2:51.48 egin zuen Zabaletak. Bi segundu pasatxora Angela Vilariño sailkatu zen.
Aitor Zabaletak irabazi zuen Gorlako XIX. igoera. Larunbatean burutu zen proba, errepide bustiarekin eta euripean une askotan zehar. Betiko ibilbidea, 4,9 kilometrokoa.
Entrenamenduetan denbora onena egin ondoren, lehen igoera ofizialean 2:51.48 egin zuen Zabaletak. Bi segundu pasatxora Angela Vilariño sailkatu zen.
Bigarren igoera ofizialean, bergararrak tronpo bat egin zuen, amaitu ezinik gelditu zelarik. Berak esan zuenez, errepidean zegoen olioak eragin zion ezbeharra. Angela Vilariñok lortu zuen bere denbora hobetzea, baino ehuneneko batzuetan baino ez, ondorioz, garaipena Zabaletarentzat izan zen. Azkenean bi segundura ere ez zen iritsi aldea.
SAILKAPENA GORLA:
1 Aitor Zabaleta 02:51,48
2 Angela Vilariño +01,75
3 Alberto Alonso +05,77
4 Iñaki Alberdi +05,90
5 Ruben Nogueiras +10,18
6 David Ardions +15,34
7 Iban Tarsicio +17,38
8 Lebeiti +18,78
9 Asier Mugarza +22,38
10 Iñigo Olabegogeaskoetxea +23,22