Itxi

Motorra

Bat Formula

Kubicak 2012. urtera arte luzatu du Renaultekin

Erredakzioa

25 urteko pilotua seigarren postuan da Munduko Bat Formula Txapelketako sailkapen nagusian, bi podium lortuta.

Poloniako Robert Kubicak 2012. urtera arte luzatu du Renaultekin duen kontratua, taldeak jakitera eman duenaren arabera.

25 urteko pilotua seigarren postuan da Munduko Bat Formulako Txapelketako sailkapen nagusian, bi podium lortuta. Kontratua luzatzearekin pozik agertu da Kubica. "Renaulten denek bultzatzen dute norabide berean", iritzi dio.