Itxi

Motorra

Bilera asteazkenean

FIArekin hitzordua du Fernando Alonsok

Erredakzioa

Ferrarik Alemaniako Sari Nagusian emandako talde aginduei buruz erabaki bat hartuko du FIAko Munduko Kontseiluak.

FIAko Munduko Kontseilua asteazken honetan bilduko da Parisen Ferrarik Hockenheimen emandako talde aginduei buruz erabaki bat hartzeko.

100.000 dolar ordaintzera zigortu zuten Ferrari Alemaniako Sari Nagusian jazotakoagatik, baina Munduko Kontseiluan ere erabaki bat hartuko dute.

"Fernando zu baino azkarragoa da. Mezua ulertu duzula baiezta dezakezu?, esan zion irratitik Rob Smedley ingeniariak Felipe Massari. Massak abiadura murriztu eta Alonsori irabazten utzi zion.