Itxi

Motorra

Automobilismo

Loebek 2011. urtean utziko dio lehiatzeari

Erredakzioa

"Nirea arrisku handiko ibilbidea izan da eta ez nago gehiago korritzeko prest", esan du.

Sebastien Loeb frantziarrak automobilismoa utziko du 2011. urtearen amaieran, Autosportek argitaratu duenaren arabera.

Honen inguruan galdetu ziotenean honakoa esan zuen: "Bai, erabat. Nirea arrisku handiko ibilbidea izan da eta ez nago gehiago korritzeko prest".


Egun 59 garaipen ditu Loebek eta aurtengo titulua ere bideratuta dauka denboraldia bukatzeko bi proba falta direnean.