Itxi

Motorra

Erorikoa Japonian

Efren Vazquez Malaysiako Sari Nagusian egongo da

Erredakzioa

Gidari bilbotarrak eroriko beldurgarria izan zuen Motegiko zirkuituan, baina soilik mailadurak jaso zituen gorputzean.

Bilboko gidariak irteera bikaina egin zuen Japoniako Sari Nagusian, baina lehen bihurgunean erori egin zen. Bradley Smithek aurretik eraman zuen Vazquez eta beste gidari batek gainetik pasa eta gero, zirkuituko hormaren kontra joan zen. Erorketa larria ziruidien, baina bizkaitarrak soilik kolpeak jaso ditu gorputzean. Badirudi Efrén Vazquez Malaisiako Sari Nagusirako prest egongo dela.

Gidariak istripuaren ondoren hurrengoa aitortu zuen: "Ez ditut oraindik irudiak ikusi eta gogoratzen dudan azkenengo gauza irteeran posizio asko irabazi nituela da. Une horretan Bradley Smith nire gainera etorri da eta motoaren kontrola galdu egin dut. Gogoratzen dudan hurrengo gauza, belauniko nengoela eta sudurrean odola neukala da".