Itxi

Motorra

Asteburu honetan

Motoziklismoa: Pedrosak ez du Sepangen korrituko

Erredakzioa

Jorge Lorenzok eskura dauka MotoGPko titulua, Malaysiako Sari Nagusian bederatzigarren sailkatzearekin nahikoa izango luke.

Ez duela Malaysiako Sari Nagusia korrituko baieztatu eta bere helburua Australian berragertzea dela adierazi du gaur Dani Pedrosak. Asteburu honetarako prest egotea nahi zuen pilotu katalanak, baina azkenean ezin izan du. Japoniako Sari Nagusiko entrenamendu libreetan lepauztaia apurtu zitzaion eta ebakuntza egin behar izan diote.

Gauzak horrela, Jorge Lorenzok eskura dauka MotoGPko titulua. Sepangen bederatzigarren sailkatzearekin nahikoa izango luke.