Itxi

Motorra

Suzukako zirkuitua

Japoniako S.N.: Euriak bihar arte atzeratu ditu entrenamendu ofizialak

Erredakzioa

Euriak bertan behera utzi ditu Bat Formulako entrenamendu ofizialak. Sailkatze proba bihar emango da, lasterketa hasi baino ordu batzuk lehenago.

Suzukako zirkuituak euri gogorrak jasan ditu eta hori dela eta bertan behera gelditu da sailkatze proba. Beraz, bihar lasterketa baino lehen gauzatuko da sailkatze proba.

Entrenamendu ofizialak 10:00etan izango dira (hemengo 03:00etan) eta dirudienez oraindik euria ariko du. Lasterketa 15:00etan (hemengo 09:00etan) emango da eta ordu horretarako zirkuitua bustita egotea espero da nahiz eta euririk ez egin.