Motorra
Dakar 2011
Hirugarren Dakarra Comarentzat eta Al-Attiyah, estreinakoz nagusi
Erredakzioa
Pilotu katalana bosgarren izan da azken etapan irabazlea Verhoeven izan delarik. Autoetan Carlos Sainzek (Volkswagen) irabazi du azken etapa, baina garaipena Qatargoarentzat izan da.
Marc Coma (KTM) pilotuak bere hirugarren Dakar Rallia irabazi du azken etapa bosgarren postuan bukatu ondoren. Azken etapa hau Frans Verhoevenek (BMW) irabazi du.
Comak 15 minutu eta lau segundoko aldea atera dio bigarren postuan geratu den Cyril Despresi (KTM). Despresek laugarren postuan bukatu du azken etapa.
Bestalde, autoetan Al-Attiyah izan da nagusi. Aurreneko Dakarra da Qatargoarentzat. Azken etapa Carlos Sainzek (Volkswagen) irabazi du eta sailkapen nagusian hirugarren bukatu du.