Motorra
Sauberreko pilotuak, zigortuta
Australiako S.N.: Hispania, lasterketatik at motelegiak izateagatik
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Larunbateko kalifikazio saioan talde honetako bi pilotuak, Luizzi eta Karthikeyan Sebastian Vettelek ezarri zuen denbora baino ehuneko 107 motelagoak izan ziren.
Argi geratu da RedBull autoak direla azkarrenak, McClarenak ere hor daudela Hamiltonek emaitza bikaina lortu baitzuen eta ezustekoren bat edo beste ere egon zen Petrovek podiumera igotzea lortu baitzuen hirugarren postua eskuratuta. Ferrarik hobetu egin beharko duela ere nahiko argi geratu zen Albert Parkeko zirkuituan gertatutakoa ikusita.
Bitxikeria ugari ere izan ziren asteburu osoan zehar. Sauber taldeak ezustekoa eman zuen Australiako Sari Nagusian. Sergio Sanchez mexikarrak zazpigarren bukatu zuen eta bere taldekidea den Kobayashik, zortzigarren. FIAk, ordea, zigortu eta egotzi egin zituen bi pilotuak, autoaren atzealdeko aleroiak ez baitziren legezkoak.
Harrigarriena, ordea, larunbatean gertatu zen. Hispania taldeko pilotuek, Narain Karthikeyanek eta Vitantonio Liuzzik Vettelek kalifikazioan ezarritako marka onena baino ehuneko 107 geldoagoak izan ziren. Ondorioz, ezin izan zuten igandeko lasterketan parte hartu, FIAk debekatu egin zien parte hartzea geldotasunak arazoetan jarri baiztzakeen gainontzeko pilotuak. Vettelek 1:23:529ko denbora ezarri zuen. Liuzziren marka 1:32.978koa izan zen eta Karthikeyanena, 1:34.293koa.