Motorra
Motoziklismoa
Xerezeko S.N.: Bigarren proban borroka espero da
Erredakzioa
Efren Vazquezek podiumean egoteko borrokatu egin beharko du, Qatarren lortutako laugarren postuaren ondoren. Stoner eta Lorenzo faboritoak dira MotoGP modalitatean.
Xerezeko Sari Nagusian jendetza espero da, inguruetatik eta Espainia osotik zaleak urbilduko baitira. Emozioa bertan handia izango da hiru modalitateetan, Mundialeko lehen proba soilik jokatu delako.
MotoGP-n Casey Stoner da faborito nagusia Qatarren erakutsitako nagusitasunagatik. Munduko txapeldunak, Jorge Lorenzok, ez dauka aurten iaz bezalako moto azkarra, baina espainiarra garaipena lortzeko borrokan izango da seguru.
125ekoan Efren Vazquez bizkaitarrak podiumean tokia lortu nahi du. Bilboko gidariak laugarren postua eskuratu zuen Qatarren eta sailkapenean posizioak igo nahiko ditu. Nico Terol da aurkari nagusia guztientzat, baina Sergio Gadea eta Sandro Cortese sendo azaldu dira denboraldi hasieran.
Moto2-n Bradlek, Ianonnek eta Luthik garaipena lortu nahiko dute, lehenengo proban erakustaldia eman ostean.