Motorra
Sepangeko zirkuitua
Bat Formula: Dena prest Malaisiako Sari Nagusirako
A.B.
Erredakzioa
Munduko Txapelketako bigarren lasterketa izango da. RedBullak eta Vettel dira faboritoak garaipena lortzeko. Ferrarik hobekuntzak aurkeztuko ditu Alonsok garaipena lortzeko aukerak izan ditzan.
Vettel da liderra Australiako Sari Nagusia nagusitasunez irabazi ostean eta bere atldea RedBull da autorik azkarrena momentuz. Lewis Hamilton izan zen bigarren lehen lasterketan eta goiko postuetan jarraitu nahi du uste baino hobeto joan zen McClarenarekin. Petrov Renault taldeko gidaria izan zen hirugarren eta talde frantziarra izan zen denboraldi hasierako ezustekoa. Fernando Alonso eta Ferrari autoak uste baino atzerago egon ziren eta berrikuntzak plazaratuko dituzte Sari Nagusi honetarako.
Malaisiako Sari Nagusiko ordutegiak (Espainiako ordutegia):
Ostirala, apirilaren 8a:
04:00etan: Lehen entrenamendu libreak
08:00etan: Bigarren entrenamientos libreak
Larunbata, apirilaren 9a:
07:00etan: Hirugarren entrenamendu libreak (III)
10:00etan: Kalifikazioa (Polerazo lehia)
Igandea, apirilaren 10a:
10:00etan: Lasterketa