Itxi

Motorra

Kanadako S.N

Alonso: 'Montrealen aukera gehiago izango ditugulakoan nago'

Erredakzioa

Baikor agertu da Ferrariko pilotua eta aurreneko postuengatik lehian sartuko direla uste du.

Asteburu honetan Kanadako Sari Nagusia korrituko da Bat Formulan eta Montrealen "aurreneko postuengatik lehiatzeko aukera gehiago" izango dituztela uste du Fernando Alonso Ferrariko pilotuak.

"Montrealen aerodinamikaren eragina murrizten da eta horregatik aukera gehiago izango ditugulakoan nago", azaldu du Alonsok bere blogean.

Vettelek baino 74 puntu gutxiago ditu asturiarrak. Alemaniarra da jaun eta jabe sailkapen nagusian. Lewis Hamilton 58ra dago eta eta Mark Webber 64ra.