Itxi

Motorra

Euria izan da protagonista

Kanadako S.N.: Buttonek ezohiko lasterketa irabazi du

Erredakzioa

Bi ordu geldituta egon da Sari Nagusia euri bortizagatik. McLaren taldeko gidariak Vettelek azken biran egindako hutsegite larria aprobetxatu du lasterketa irabazteko.

Jenson Buttonek irabazi du Kanadako Sari Nagusia Sebastian Vettel alemaniarraren eta Mark Webberren aurretik. Fernando Alonsok (Ferrari) eta Lewis Hamiltonek (Mclaren)lasterketa utzi behar izan dute istripuak izan dituztelako.

Gidari britainiarrak denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Montrealen, azken bira Vettelen hutsegite larri bati esker. RedBull taldeko alemaniarrak errebueltan ura zuen aldea hartu du eta Buttonek lehen postua eskuratu du.

Sari Nagusia euriak baldintzatu du, hasieratik arazo ugari egon baitira. Segurtasun autoa behin eta berriro irten behar izan da zirkuitura eta lasterketa bi ordu luzez geldituta egon da.