Itxi

Motorra

Misanoko zirkuituan

San Marinoko S.N.: Jorge Lorenzok garaipen sendoa lortu du

Erredakzioa

Dani Pedrosa eta Casey Stoner gainditu ditu Yamaha taldeko gidariak. 125ekoan Efren Vazquezek hirugarren postua eskuratu du Terolen eta Zarcoren atzetik.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

MotoGPn Jorge Lorenzo espainiarrak lortu du garaipena San Marinoko Sari Nagusian. Espainiarraren atzetik Dani Pedrosa eta Casey Stoner Munduko Txapelketako liderra gelditu dira. Australiarrak 259 punturekin lidergoan jarraitzen du eta Lorenzo 224 punturekin bigarren mantentzen da.

125ekoan Nicolas Terol espainiarrak eskuratu du garaipena Johann Zarco frantziarraren eta Efren Vazquez bizkaitarraren aurretik. Bilboko gidariak hirugarren postu garrantzitsua eskuratu du Misanon. Zarcok hutsegite handia egin du eta azken metroetan Terolek garaipen estua lortu du.

Moto2n Marc Marquezek eskuratu du San Marinoko Sari Nagusia. Espainiarrak Stefan Bradl Munduko Txapelketako liderra gainditu du. Espainiarrak azken seis lasterketatik bost irabazi ditu.