Motorra
Ferrari
Massak Alonsoren ondoan jarraituko du 2012an
Erredakzioa
Brasildar pilotuak aurtengo denboraldia ahazteko beste aukera bat izango du.
-
Massa eta Alonso. Argazkia: EFE
Fernando Alonsok eta Felipe Massak Bat Formulako Munduko Txapelketan Italiako markaren pilotu titularrak izaten jarraituko dutela adierazi du Luca di Moentezemolo Ferrariko buruak. “Sentitzen dut zuengatik (prentsa), baina hurrengo urtean ez ditugu pilotuak aldatuko", iragarri du, ironiaz.
Ekitaldi berean, Stefano Domenicalik, Bat Formulako taldeko buruak, Massak jarraitu egingo duela baieztatu du: “Espero dut dakien moduan borrokatu eta Massak bere benetako balioa erakutsiko duela”.