Motorra
Motoziklismoa
Suzukik ez du MotoGP-n parte hartuko, gutxienez 2014 urtera arte
Erredakzioa
Albistea emateaz gain, enpresa japoniarrak "2014ko MotoGP txapelketarako motorra prestatzen" jarraituko duela adierazi du.
-
Suzuki. Argazkia: EFE
“Kirol arlotik alde egitea erabaki dugu ondorio anitz direla eta. Ekonomikoki atzerapena izan da, yen-a jaitsi egin da eta gainera hondamendi naturalak izan ditugu”, adierazi du Suzukik komunikatu labur baten.
Hala ere, “2014ko MotoGP-ko txapelketarako moto berezia” prestatzen jarraituko dutela argi utzi dute.