Motorra
Sepangeko entrenamenduak
Stonerrek iazkoa bukatu zuen bezala hasi du urtea
Erredakzioa
Hondako pilotu australiarrak Sepangeko zirkuituaren errekor berria lortu du ostegun honetan egindako entrenamenduetan.
-
Casey Stoner, Sepangeko zirkuituan. Argazkia: EFE
Casey Stoner pilotu australiarrak Sepangeko zirkuituaren errekor berria lortu du (1:59.605), ostegun honetan egindako entrenamenduetan. Moto GPko txapelduna bizkarreko minaz osatu da eta argi utzi du irabazten jarraitu nahi duela.
Stonerren atzetik Jorge Lorenzo pilotu espainiarra sailkatu da. Dani Pedrosa, berriz, hirugarrena izan da Lorenzorengandik gertu. Bestalde, Valentino Rossi bosgarrena izan da, eta badirudi Ducati berria menderatzen hasi dela.