Itxi

Motorra

Australiako S.N.

Button, Bat Formulako denboraldiko aurreneko liderra

Erredakzioa

Fernando Alonso (Ferrari) espainiarrak lasterketa ona egin du eta bosgarren sailkatu da. Vettel izan da bigarren eta Hamilton hirugarren.

  • Jenson Button. Argazkia: EFE

    Jenson Button. Argazkia: EFE

Jenson Button (McLren) ingelesa da Bat Formulako denboraldiko aurreneko liderra Australiako Sari Nagusia irabazita. Fernando Alonsok (Ferrari) bosgarren bukatu du.

Button Sebastian Vettel (Red Bull) eta Lewis Hamilton pilotuen aurretik nagusitu da. Laugarren postua Mark Webberrentzat (Red Bull) izan da.

Fernando Alonso hamabigarren postutik irten da, baina lasterketa ona egin du eta bosgarren sailkatu da azkenean, Kamui Kobayashiren (Sauber) eta Kimi Raikkonenen (Lotus) aurretik.

Probaren sailkapena:

1. Jenson Button (GBR/McLaren-Mercedes) 1:34:09.565.

2. Sebastian Vettel (GER/Red Bull) 2.1.

3. Lewis Hamilton (GBR/McLaren-Mercedes) 4.0.

4. Mark Webber (AUS/Red Bull) 4.5.

5. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) 21.5.

6. Kamui Kobayashi (JAP/Sauber) 36.7.

7. Kimi Rikknen (FIN/Lotus) 38.0.

8. Sergio Perez (MEX/Sauber) 39.4.

9. Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso) 39.5.

10.Paul di Resta (GBR/Force India) 39.7.

11.Jean-Eric Vergne (FRA/Toro Rosso) 39.8.

12.Nico Rosberg (GER/Mercedes) 57.6.

13.Pastor Maldonado (VEN/Williams) Istripua.

14.Timo Glock (GER/Marussia) itzuli batera

15.Charles Pic (FRA/Marussia) bostera

16.Bruno Senna (BRA/Williams) seira