Itxi

Motorra

Europako S.N.

Vettelek 'pole'a lortu du Valentzian

Erredakzioa

Lewis Hamiltonen eta Pastor Maldonadoren aurretik irtengo da Red Bull taldeko alemaniarra. Fernando Alonso (Ferrari) hamaikagarren postutik irtengo da.

  • Vettel. Argazkia: EFE

    Vettel. Argazkia: EFE

Sebastian Vettel (Red Bull) alemaniarrak ‘pole’a eskuratu du Europako Sari Nagusian. Munduko txapeldunak Lewis Hamilton (McLaren) eta Pastor Maldonado (Williams) gainditu ditu Valentziako zirkuituan. Fernando Alonso espainiarra Q2an kanporatuta gelditu da, eta hamaikagarren postutik irtengo da.

Vettelek bere 33. ‘pole’a lortu du, Valentzia Hiriko zirkuituan. Hala ere, Lewis Hamilton txapelketako liderra gainditzeko gogor borrokatu beharko du bihar, britainiarra bigarren postutik irtengo baita.